Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Haifa hiri palestinarratik Sakanara. Bide hori eginen du gaur Lana Khaskiak. Emakume palestinar hori Apna albalad taldeko kide da (okupatutako eremuetan lan egiten duen Palestinako mugimendu aurrerakoia). Militante feminista ere bada. Palestinarekin elkartasuna taldearen eta LAB sindikatuaren irakaskuntza federazioak gonbidatuta Euskal Herrian barna ibiliko da bere herriaren egoera azalduz. Sakanan, aurreneko azalpenak, Andra Mari ikastolan emanen ditu, 10:00etatik 12:00etara. Ondoren, Altsasuko institutua bisitatuko du, 13:00etatik 15:00etara. Ikasleekin egon ondoren, arratsaldean Arbizun harrera eginen diote. Izan ere, Arbizu Palestinako Marda herriarekin senidetua dago. Harreman hori gehiago estutzeko balioko du bisitak.