Paris-Niza Contadorrendako

Guaixe 2010eko martxoaren 15a

Atzo despeditu zen Paris-Niza itzulia, eta ez zen sorpresarik egon. Astanako Alberto Contador izan zen garaile, Caisse d´Epargneko Alejandro Valverderi eta Luis Leon Sanchezi 11 segundo eta 25 segundo atera eta gero. Euskalteleko Samuel Sanchez bosgarrena izan da, 30 segundora.Caissekoak izan dira galtzaile nagusiak, eurek lan asko egin eta gero eta gehienetan etapetako erantzukizuna izanda lan horri etekin handiena Contadorrek atera diolako. Atzoko etapan ere gogor saiatu ziren, baina Contadorrek eraso guztiak erantzun zituen. Garaipena lortu eta gero oso pozik zegoen madrildarra. "Paris-Niza irabaztea oso garrantzitsua da niretzat, eta oso kontentu nago horregatik. Gainera, Astanako taldekideen erabateko babesa dut eta denek borrokatu dute gauzak behar bezala egiteko. Taldearen taktikak fruitua izan du" zihoen Pintokoak. Proban aritu diren Euskalteleko bi sakandarrei dagokionez, Egoi Martinez 77.a sailkatu da sailkapen orokorrean, 37:08ra, eta Gorka Verdugok lasterketa utzi behar izan zuen, tendinitisa zela eta.