Bigarrena da Etxarri

Guaixe 2010eko martxoaren 15a

Etxarri Aranatz liderrak bana berdindu zuen Valle de Egüesen kontra eta horregatik lidergoa kendu dio Iruñak. Hala ere, puntutara berdinduta daude bi taldeak. Partida polita izan zen, maila handikoa, Etxarrik eta Eguesibarrek jokatu zutena. Etxekoak ongi aritu ziren, eta 2-0 aurreratu ziren, baina 66. minutuan 2-1 gerturatzea lortu zuen Etxarrik. Lehia horrela despedituko zela zirudien, baina bukaeran, deskontu denboran, aldeko penalty bat sartu zuen Goikoetxeak eta Etxarrik bina berdintzea lortu zuen. Orain Iruña da liderra, 50 punturekin. Puntu berberak ditu bigarrena den Etxarrik, eta Beriain hirugarrenak 44 dauzka. Larunbatean Etxarri Aranatzek etxean jokatuko du, 44 punturekin laugarrena den Burlades taldearen kontra. Partida gogorra izango da, baina goian mantentzeko irabazi beharrean dago Etxarri.