Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaz hasi zen Etxarri Aranazko Udala mojei erositako eraikina egokitzen. Berogailuak eta argiteria berritzearekin batera, sarrera ere moldatu zuen udalak. Estatuko funtsarekin egin ziren iaz lan horiek eta toki beretik etorritako dirua, 265.728 euro, eraikina moldatzen segitzeko erabiliko du udalak. Aurten eraikinaren barruko aldearen banaketa egin, fatxada konpondu eta leihoak jarri nahi ditu udalak. Guztia prest utziko da etorkizunean igogailua jarri ahal izateko. Maider Goñi alkateak azaldu digunez, beheko solairuan haur ludotekak jarraituko du. Lehen solairua erabilera anitzetarako geldituko da. Azkenik, eraikinaren bigarren eta hirugarren solairuek musika eskolaren egoitza hartuko dute. AuntzetxeAurten konponduko dela jakinarazi digu alkateak. Goñik jakinarazi digunez, "herriko talde eta elkarteen eskaera izan dugu". Egitasmoak Turismo eta Kultura Departamentuaren diru-laguntza izanen du. Alkateak behin lanak egin eta gero borda nola kudeatu aztertu beharko dela jakinarazi digu, "zabalik egon behar duen, giltzaz itxita, giltza non..." Goñik ere gogora ekarri du bordaren ondotik trikuharrien ibilbidea pasatzen dela, eta turismoarekin lotutako zerbait aztertu litekeela.