Hezkuntza eta kirol gunea izanen da Utzubar txiki

Guaixe 2010eko martxoaren 18a

Etxarri Aranazko Udalak berriki onartu du Utzubar txikirako hirigintza planteamendu berria, dagoeneko Nafarroako Gobernuaren eskutan dagoena. Udalaren asmoa da San Donato eskola publikoaren eta futbol zelaiaren ondoan hezkuntza eta kirol gunea sortzea. Gune berrian jasoko litzatekeen lehen eraikina Andra Mari ikastolaren egoitza berria izanen da. Horretaz gain, ikastaroak eta beste emateko kiroldegi txiki bat jasotzea aurreikusi da. Baita 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako zentroa ere. Azpiegitura horiek epeka eginen lirateke, epeka eta jasotako laguntzen arabera. Ikurrina gabeEtxarri Aranazko plazan dauden hiru mastetatik bakarrak du bandera, erdikoak, herriko bandera hain zuzen. Udaletxean, berriz, Nafarroako bandera dago zintzilik. Ez dago bandera gehiago. Urtetan plazako mastetan egon den ikurrina kendu du udalak. Toki Administrazio Departamentuak, Ikurren Legean oinarrituz, ikurrina plazako mastatik kentzeko errekerimendua egin zion udalari. Horren ondoren, salaketa jakinarazpena jaso zuen udalak. Aurretik auzitegiek eman dituzten epaiak zein diren jakinik, Etxarri Aranazko Udalak ikurrina mastatik kentzea erabaki zuen. Hala ere, ikurrina jartzeko ze aukera dauden aztertuko duela jakinarazi dute udaletik. ETB, sinadurakEtxarri Aranazko Udalak jakinarazi du Nafarroan ETB ikusteko sinadura eman nahi dutenak, goizetan udaletxetik pasa daitezkeela eta arratsaldean liburutegitik.