Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Auzoko lagun arteak antolatuta, aurten San Jose eguneko ospakizunak berreskuratuko dira Lizarrustin. Ospakizunak 9:00etan hasiko dira, parketxetik abiatuko den mendi ibilaldiarekin. Ibilaldia Alfredo Morazak, Aranzadi zientzia elkarteko arkeologia saileko zuzendariak, 6.000 urtetan gizakiak lurraldean izan duen jarduna eta utzi dituen aztarnak azalduko ditu. Mendi ibilaldian direnek ezin izanen dute ez haur jolasetan parte hartu (11:00etan), ezta toka txapelketan (12:00etan) ere. 12:30ean Joxe Ramon Agirrek Bizitzaren muturrean ikus-entzunezkoa eskainiko du. Bazkaltzeko auzoko lagunek 200 pertsonarendako paella prestatuko dute. Txartela 3 eurotan eskuratu daiteke. Bertsolariak (Iban Urdangarin eta Joseba Beltza) eta Jose Ignazio Barberia kantaria ere izanen dira. 17:30etik aurrera Eneko eta Aiora trikitilariek dantzaldia eskainiko dute. 19:30ean auzokoen afaria izanen da, Katxo eta Xanti trikitilariek alaiturik.