Haur ludotekako izen ematea zabalik

Guaixe 2010eko martxoaren 22a

Danbolintxulo haur ludotekak heldu den ikasturterako matrikulazioa zabaldu du. Zerbitzu horretan seme-alabak matrikulatu nahi dituztenek aste honetan dute horretarako aukera. Astelehenetik ostirala bitartean, 10:00etatik 14:00etara udaletxetik pasa beharko dute. Lehentasuna etxarriarrek izanen dute, baita aurreko ikasturteetan haur ludotekan anai-arreben bat izan duten haurrek ere. Plazak izena emateko ordenaren arabera banatuko dira. Informazioa Gehiago jakin nahi duenak 688 646 147 telefonora hots egin dezake.