Larunbatean Gure Ametsa jubilatuen elkarteak bere eguna ospatu zuen. Eguerdian hildako kideen aldeko meza izan zen. Hura despeditu eta gero elkarteak batzarra egin zuen. Eguna borobiltzeko ehun pertsona bildu zituen bazkaria eta dantzaldia izan ziren. ZuzendaritzaLarunbateko batzarrean elkarteko zuzendaritza berritu zen. Pedro Lizarragak, Begoña Berastegik, Pili Ezkerrak eta Bittori Muguruzak karguak utzi zituzten. Beste urte batez karguari eutsiko diote Jose Luis Asensiok, Amparo Urrizak eta Bautista Senarrek. Haiekin batera batzordekide berriak izanen dira: Santiago Artieda, Sabina Ezkutari, Bittori Leiza, Jose Manuel Jaka eta Antonio Nazabal. Horiek bi urtez egonen dira karguan. Bestalde, erreserban gelditu dira: Lourdes Lekuona, Jose Ignacio Lazkoz, Julian Montori eta Loreto Fernandez.