Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean aske utzi zuten Juan Kruz Aldasoro Jauregi. Espetxetik ateratzeko 50.000 euroko bermea ordaindu behar izan du etxarriarrak. Horretaz gain, beste baldintza batzuk ere jarri dizkiote: estatutik ateratzeko debekua, pasaporterik ez izatea, astero epaitegian sinatzea, auzitegiek hala eskatutakoan aurkeztea, etxebizitzaz ez aldatzea eta politikan aritzeko debekua. Aldasoro eta hainbat kide hartzen dituen 35/2002 auzia heldu den urteko urte hasieran izan daiteke. Aldasoro Puerto de Santamariako espetxetik ostiralean 17:00etan atera zen. Andaluziako espetxean egun bakarra egin zuen, Valladolidetik hara leku aldatu baitzuten. Batasunako kide izateagatik badaezpadako neurri gisa espetxean ia bi urte eta erdi eman du. BilkurakEuskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioak egin ziren aurreko ostiralean, hileko azken ostiralero bezala. Etxeraten deialdiari erantzunez, Irurtzunen, esaterako, 25 pertsonek kontzentrazioa egin zuten, 52 Etxarri Aranatzen, 45 Altsasun.