Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mintzakide egitasmoak eskaintza berria egin du, oraingoan etxarriarrei zuzenduta: Etxarriko euskalkian aritzeko aukera. Mintzakidek Etxarriko euskaraz propio hitz egiteko talde bat sortu du. Ostegunero biltzen dira, 15:00etan. Jakina denez, Mintzakide programaren helburua hiztun sareak sortzea da. Horretarako euskara ongi dakienak euskara ikasten ari direnekin biltzen ditu eta, astean behin, euskaraz aritzeko aukera dute. Etxarrieraz hitz egiteko aukera baliatu nahi duenak, edo Mintzakide egitasmoari buruzko informazioa nahi duenak 607 624 392 telefonora hots egin edo sakana_mintza@aek.org helbidera mezua bidal dezake. KredituakEuskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eta AEKk hitzarmena adostu dute. Horren arabera, Mintzakide egitasmoan parte hartzen duten EHUko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ditzakete (45 ordu, hau da, 3 kreditu). Ikasleek Mintzakide programan izena eman beharko lukete eta astean ordu batez euskaldun berriekin bilduko lirateke, haiekin euskaraz hitz egin eta haien euskararen ikas-prozesuan laguntzeko. AEKk izena eman duten ikasleen jarraipena eginen du. Informazio gehiago 94 415 95 12 eta 618 574 466 telefonoetan.