Udalbatzako kideen ordainsariak Etxarrin

Guaixe 2010eko apirilaren 14a

Etxarri Aranazko Udalak bere kideen ordainsariak zehaztu ditu. Hala, alkatea, lanaldi partzialean arituko da, 17,50 ordu astean. Horregatik 17.120 euro euroko soldata gordina jasoko du urtean, hamabi hilabetetan banatua eta bi lansari, 1.222.85 euro gordinekoa bakoitza. Dedikazio partziala ez duten udaleko kideek, berriz, zenbateko organo kolegiatuetara agertzeagatik, 150 euro jasoko dituzte. Beti ere, zinegotzi guztien artean 7.296,80 euro eginen dituzte gehienez ere.Udalbatzako kideek kalte ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Zinegotzien ordainsariei buruzko erabaki honek 2010eko urtarrilaren 10etik aurrera hartuko du indarra.