Ezberdintasuna ederra delako

Guaixe 2010eko apirilaren 16a

Ez da erraza ezberdina izatea; are gutxiago haurren artean. Dar-dar produkzioak antzerki taldeak ezberdintasuna izateko eskubidea aldarrikatuko du Eta zer? antzerkian. Betok semea futbolari onena izan nahi du, baina Raulek nahiago du zomorroak ehizatu. Klaudiak dozena bat pastel jango luke, baina amak alabarik ederrena nahi du. Luzilak bere aita gozogilea edo elektrikari izatea nahi luke, baina etxeko gizona da.Elkarlanean argitaletxeak argitaratutako lau liburutan oinarrituta dago antzezlana; Nire aita etxeko andrea da, eta zer? (Silvia Ugidos), Nik erremerre hitz egiten dut, eta zer? (Anjel Lertxundi), Ni potoloa naiz, eta zer? (Seve Calleja) eta Niri futbola ez zait gustatzen, eta zer? (Andoni Egaña) liburuetan. Egokitzapena Pablo Valdes idazle iruindarrak egin du. Anartz Zuazua eta Asier Zinkunekin zuzenduko dute familiarteko antzezlan ederra.