Erdozia kanpo

Guaixe 2010eko apirilaren 19a

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako kanporaketa jokatu zen igandean Lekunberrin. 9 aizkolari lehiatu ziren: Ruben Saralegi, Jose Ugarteburu, Felix Etxeberria, Juanjo Erdozia, Arkaitz Olano, Aritz Irazabal, Aitor Senosiain, Antonio Senosiain eta Xabier Mindegia. 45 ontzako enbor bat zeinek azkarrago moztu aritu ziren, hiru txandatan banatuta. Lehen multzoan Irazabal, Etxeberria eta Erdozia neurtu ziren 45 ontzakoa zeinek azkarrago moztu. Onena Etxeberria izan zen, bigarrena Irazabal eta azkena Juanjo Erdozia. Horrela, lehen txanda honetan txapelketatik kanpo geratu zen etxarriarra. Felix Etxeberriak, Antonio Senosiainek eta Aitor Senosiainek lortu zuten txapelketan aurrera egitea. Ekitaldi berean aizkora utzi duen Joxejuan Barberenak omenaldia jaso zuen. Binakako torneoa antolatu zen, eta bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako txanda librean moztu behar zituzten lehian aritu ziren hiru bikoak. Larretxea-Arria izan ziren onenak (7:33). Atzetik Arrospide-Olasagasti (7:44) eta Nazabal-Rekondo (8:12) sailkatu ziren.