Garaipenarekin despeditu du liga Etxarrik

Guaixe 2010eko apirilaren 19a

Erregional mailako liga asteburuan despeditu zen. Etxarri liderrak Zizurren despeditu zuen liga, Ardoiren kontra jokatutako partidarekin. 1-2 irabazi zuten etxarriarrek eta 62 punturekin despeditu dute txapelketa, Iruña taldeari 5 puntu aterata (57 puntu) eta Beriain hirugarrenari 8 puntuko aldea aterata (54 puntu). Hurrengo denboraldian Preferente mailan ariko da Etxarri, eginiko denboraldi borobilaren sari bikaina.