Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen astean aurkeztu zuen bere burua Garaikideak Musika Garaikidearen Zentroak. Ignacio Fernandez, Irudi eta Soinu Eskolako irakaslea da egitasmoaren erantzulea. Harekin bat egin dute Yolanda Campos, Carlos Nuñez eta Carlos Rodrigo konpositoreek Mitya soka laukoteak. Talde horretako kide da Amaia Razkin biolinista etxarriarra. Zortzi musikariek abian jarri dute irabazi asmorik gabeko egitasmo kulturala. Taldekide berriak hartzeko prest daude. Haien helburua musika garaikidea sortu eta doan zabaltzea da."Musika garaikideak leku gutxi du kultur guneetako programazioan. Egia esan, ez dugu musika hau jo ez eta entzuteko ohiturarik. Baina belarria hezi egiten da" azaldu digu Amaia Razkinek; "bere garaian Beethovenen sinfoniak ere iraultzaileak izan ziren" dio.DiskoaDagoeneko esku artean dute lehen lana: Contra las cuerdas diskoa grabatuko dute, Nafarroako konpositoreek soka laukotearendako egindako zortzi obra berrirekin. Diskoa Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoen Sarean eta Estatuko musika erakundeetan zabalduko dute. Blogetik doan deskargatzeko aukera ere izanen da. Urrian grabatuko dute diskoa Iruñeko Arion estudioan. Aurretik finantziazioa lotzen ari dira. Bi urtetik behin disko bat grabatzeko asmoa du Garaikideak taldeak. Horrela, autore eta interprete nobelek egindako musika garaikidearen fonoteka sortuko dute. Deia egin diete haien musika doan zabaldu nahi duten konpositoreei. Bestalde, musika garaikidea sustatzeko zenbait bilera egin dituzte eta administrazio publikoei haien kultur programetan egungo musika sartzeko eskaria egin diete. http://cmcgaraikideak.blogspot.comGaraikideak taldeak musika garaikidearen berri ematen du blogean. "Bi hilabetetan martxa ederra hartu du" esan digu Amaia Razkinek.