Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean, estreinako aldiz ateak zabaldu zituen Etxarriko kontsumitzaileen udal bulegoak. Iratxe elkarteak kudeatzen duen zerbitzu horretan etxarriarrak etxebizitza, aseguru, banku edota aurrezki kutxa, etxeko zerbitzuak, merkataritza, administrazioa edo kontsumoari buruzko guztiaz aritu daitezke; galderak egin eta zalantzak argitu. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak, Iratxek bi astetik behin zabalduko ditu Etxarriko bulegoko ateak, astelehenetan beti. Hurrengo hitzorduak hilaren 17an, 31n eta ekainaren 14an izanen dira. Zerbitzu berri hori udaletxeko bigarren solairuan, posta bulegoaren ondoan eskainiko da, 10:00etatik 13:00era. Izena eman beharZerbitzua erabili nahi duenak udaletxetik pasa edo hara deitu behar du, 948 460 004 telefonora.