Musikak plazara deituko ditu etxarriarrak

Guaixe 2010eko maiatzaren 14a

Urtaro aldaketak kultur egitarau berria dakar Etxarri Aranatzera. Neguko ikastaroak amaituta kalera ateratzeko unea iritsi da. Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak Musika Plazan Zikloa antolatu du herriko plazan jai giroa jartzeko helburuarekin. Igandean mustuko dute aurtengo zikloa eta ekainaren 6ra arte luzatuko da. 19:00etan hasiko dira emanaldiak. Bost astez gustu guztietarako musika taldeak entzuteko aukera izanen da. Estreinakoa igandeanGarinoaingo Alai Taldea musika bandak mustuko du Musika Plazan Zikloa. 1996an eskaini zuen bere lehen kontzertua. Orduz gero, Baldorbako zenbait herritako festak alaitzen ditu. 1999an Oscar de Estebanek hartu zuen taldearen zuzendaritza eta taldea bailaratik ateratzen hasi zen. Haren zuzendaritzapean etorriko dira igandean Etxarri Aranatzera.TaldeakMaiatzak 16. Alai taldea musika banda. Maiatzak 23. Anger. Seduzioaz bira. Maiatzak 30. Otxalde folk taldea.Ekainak 6. Tacumah reggae taldea.