Haurren egunak zabalduko du euskal astea

Guaixe 2010eko maiatzaren 19a

Igandean ospatuko den Haurren Egunak zabalduko du Etxarriko euskal astearen egitaraua. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak udalaren eta tabernen laguntzaz, hainbat jarduera antolatu ditu, igandetik larunbatera. Igandean, 11:30ean, txikienek Txan magoaren saioarekin gozatzeko aukera izanen dute. Haien albiziora ibili eta gero 14:00etan haurrendako herri bazkaria izanen da. Eta. arratsaldean, gazte asanbladak neska-mutikoendako jolasak prestatu dituzte. Horrela despedituko da Haurren Eguna, baina euskal asteak gehiago ekarriko du. Esaterako, heldu den larunbateko euskal festa. Antolatu den herri bazkarira joan nahi dutenek ohiko tokietan dituzte txartelak salgai. SorkunMaiatzak 27, osteguna, 21:30ean Etxarri Aranazko Gaztetxean.