Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ermita erabat konponduta geldituko da lan horiek despeditu eta gero. Udazkenean eraikinaren fatxada eta ermitaren barrukoa konponduko nahi da. Hala jakinarazi digute Konzezio Ermitaren Lagunak elkarteak. Horrekin batera, eskerrak eman nahi izan dizkiete lanak aurrera eramaten orain arte lagundu duten pertsonei eta erakundeei. Egindako lanaKonzezio ermita konpontzeko lanen lehen zatia iaz egin zuen. Zehazki lau lan egin ziren. Batetik, ermitako paretak lotzea. Horretarako eraikinaren inguruan porlanezko gerriko bat jarri da eta lau zertxa metaliko. Haietako bakoitzetik paretetan sartzen ziren lau barra sortzen dira. Bestetik,bobeda konpondu da bi arku altxatuz eta haren zati bat berregin. Iparraldeko paretan zeuden kontra murruak bota ziren eta teilatua eta estalpea erabat berritu ziren.13.391 proiektuaCANen Zeuk aukeratu, zeuk erabaki programan proiektu horren alde egitea eskatu dute. Diru kontuakSarrerakCANeko diru laguntza 79.083,07 Emariak kontu korronteetan 28.292,71 Etxarriko Abesbatzaren kontzertuak 1.865,70 Euskadiko Kutxa 750Loteria 4.980Parrokia 58.163Udala (Obren lizentzia kobratu eta bueltatu) 3.406,78 Guztira 176.541,26GastuakBanku zergak 42,36 COMAL enpresa (kisuskileak) 158.986,73 Ikerketa geoteknikoa 4.450,50 Loteria 75Obren lizentzia 3.406,78 Obren proiektua 6.206,89 Guztira 173.168,26