Iruñeko zigor arloko 3. epaitegiak Hodei Ijurko desobedientziako bi delitutatik absolbitu du. 2008ko otsailaren 14an ezker abertzaleak greba deitu zuen eta gaztea atxilotu egin zuten. Atxilotu ondoren kaligrafia eta DNA probak egitera ukatu zen Ijurko eta uko egiteagatik absolbitu du orain epaileak, "Konstituzioan jasota baitago akusatuak eskubidea duela errudun ez deklaratzeko eta bera inkriminatuko duten probak ez ematera". Bestalde, Ijurkori ere kalteen delitua egotzi zioten greba egun hartan hainbat kalte sortu zituelakoan. Horretatik ere absolbitu egin dute. Bestalde, falta jarraitua egiteagatik zigortu du bi kabina kaltetzeagatik. Telefonicari 251 euro ordaindu beharko dizkio.