Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandeko Haurren Egunaren eta atzoko kontzertuaren ondoren, gaiteroen dianarekin hasiko da bihar, 10:00etan, Gazte Asanbladak antolatu duen Euskal Festa. Goiz-goizetik baserritarrez jantzita ateratzeko deia egin dute antolatzaileek. Plazan, 11:00etatik aurrera, herri mugimenduen azoka izanen da. Herri kiroletan Sakanako zein gazte asanblada den trebeena ikusiko da 12:30etik aurrera. Herri bazkaria izanen da, baita talogile, trikitilari eta sagardoa ere nahi adina. Mahaitik jaso ondoren, 18:00etan, Eneko Lazkoz, Xabier Silveira eta Xabier Terreros bertsolariek bertso poteoa alaituko dute. Hura despedituta, 20:30ean, Guaixe eta Beleixe aurrera, euskararen herria aurrera leloa duen manifestazioa abiatuko da. Iluntzearekin bateramusika plazaz nagusituko da: Orangutan swinmming, Bizardunak eta Tximeleta taldeen eskaintzarekin. Gasherbrum IIGaur, maiatzak 28, ostirala, 22:00etan, Gaztetxean, Pakistango mendira egindako ibilaldi baten diapositiba emanaldia ikusgai.