Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak udalaren eta tabernen laguntzaz antolatu zuen Euskal Asteak akabera ezin hobea izan zuen larunbatean. Eguraldia lagun euskal festa primerako giroan ospatu zen, baten bat baserritarrez jantzitako jendea ikustean harritu bazen ere. Dianen ondoren, herri mugimenduen azoka izan zen. Ibarreko gazteen arteko herri kirol saioak bazkariari txanda egin zion. Eneko Lazkoz, Xabier Silveira eta Xabier Terreros bertso poteoan aritu ziren hainbat eta hainbat. Hainbat izan ziren euskararen herria aurrera leloa duen manifestazioan bildu zirenak. Gauean Orangutan swinmming, Bizardunak eta Tximeleta taldeen kontzertuek gau-pasa ederra emateko aitzaki ederra izan zuen. www.guaixe.netEguneko argazkiak ikusteko.