Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Donostiako Tacumah taldea igoko da Etxarri Aranazko kioskora. Kultura musikal anitzeko 13 lagunek osatzen dute taldea. Reggae musika eta doinuen inguruan bildu dira guztiak. Roots jamaikarra gogoko dute. Hain zuzen, Karibeko afroamerikarren folkloretik dator Tacumah izena. Reggae erritmoan agurtuko da 2010eko Musika Plazan Zikloa. Lau emanalditan azkena izanen da igandekoa. Hala ere, hurrengo asteetan ere musikak lekua izanen du Etxarriko plazan, bertan baitira San Kiriko eta San Adrian egunak.