Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar Txirrindulari Taldeak antolatuta, larunbatean San Kiriko Saria jokatuko da Etxarri Aranatzen, arratsaldeko bostetatik aurrera. Kategoria txikiko txirrindulariak lan egiten ikusteko aukera izanen da, eskolakoak arituko baitira. Gimkana eta lasterketa probak izango dituzte. Proba gehiagoKadeteak igandean Lizarran bilduko dira, 11:00etatik aurrera 46 km-ko lasterketa jokatzeko. 23 urtez azpiko afizionatuek Lizarra-Azkona lasterketa dute jokoan larunbatean Lizarran, 118 km-koa, 16:00etatik aurrera. Eta eliteak eta 23 urtez azpikoek Euskaldun Torneorako baliagarria den XLVI. San Martin Proba jokatuko dute igandean Ataunen, 9:30ean hasita, 130 km-koa.