Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzek Dorraori hartuko dio lekukoa eta buruli ultzera gaitza duten gaixoen aldeko elkartasun azoka hartuko du etzi. Eskulanak, jan-edanak eta bestelakoak eskuratzeko aukera izanen da igandeko elkartasun azokan. Iaz bezala, aurten ere, bildutakoa Maria Angeles Lizarraga dorrobarraren bidez bideratuko da. Bera Afrikako Boli Kostan dago, herrialdearen barnealdean lan egiten du, Sakassou herrian. Dorrobarra moja karmeldar misiolaria eta erizaina da. Osasun arloan zereginik handienak buruli ultzerak eta hark sortzen dituen ondorioek ematen dituzte. Gaixotasunari behar bezala aurre egiteko nahikoa baliabide ez dutenez igandean Etxarriko azokan lortutako dirua Boli Kostara bidaliko dute. Han botikak erosi edo premia gehien dituzten gauzak erosiko dituzte. Iaz sorpresa ederra hartu zuen Maria Angelesek ekimenarekin eta aurten ere halaxe izanen da. Buruli ultzeraTropiko gaitza da Buruli ultzera. Tratamendua duen arren, arreta gutxien jarri zaionetako bat da. Tuberkulosia edo lepra gaitza sortzen duten bakterien familiako mikroorganismo batek sortzen du. Buruli ultzerak azala eta ehun bigunak handiki suntsitzen ditu, ultzera handiak sortuz. Batez ere, beso eta hanketan ematen da gaitza. Diagnosia eta tratamendua garaiz egitea ezinbestekoa da, bestela minusbaliotasunak sortzen ditu, hankak edota besoak atrofiatuta gelditzean.Ikerlariak gaitzaren transmisioa nola egiten den aztertzen ari dira oraindik. Hala ere, urarekin edo ur geldiekin zerikusia duelakoan daude. Maribik Beleixe Irratian kontatu zuenez, Boli Kostako Sakassou hirian gehien bat haurrei eragiten die gaitzak. Arrebak kontatuta daki gaitza hartu dutenei "geldi-geldi usteltzen dena kentzen joan behar zaie. Antibiotikoak eman eta injertoak egin. Oso-oso gaitz mingarria omen da".EkarpenakNafarroako Kutxaren kontu korronte honetan sar daitezke: 2054 0184419156154392.