Nazabalek Lopez arerio Txapeldunen Ligan

Guaixe 2010eko ekainaren 25a

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa despeditu eta gero, aipatu txapelketan lehen bost postutan sailkatutako aizkolariak - Floren Nazabal, Anjel Arrospide, Donato Larretxea, Juan Jose Lopez Azpilikueta eta Jose Mari Olasagasti - Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan ariko dira. Denak denen kontra ariko dira eta onena izango da garaile. Txapeldunen liga igandean abiatuko da, Arabako Ondategin 12:00etan antolatutako jaialdian. Floren Nazabal txapeldun etxarriarrak Juan Jose Lopez Azpilikueta lezaundarra izanen du arerio. 20 enbor erdibitu beharko dituzte 6 lanetan.