Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko abesbatzak On Broadway kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean, herriko kultur etxean. Abesbatzak Broadwayko musikal ospetsuenetako melodia ezagunak abestu zituen, Juan Urdaniz piano jolea eta Amaia Gabirondo klarinete jolearen laguntzarekin. Kontzertuaren estiloarekin bat, ez ohiko irudia eman zuen abesbatzak, kamiseta koloretsuekin. Herritarrek gogotsu hartu zuten kontzertua. Kultur etxeko aretoa txiki geratu zen eta batzuek kanpotik entzun behar izan zuten kantaldia. Etxarriarrak ziren gehienak, baina baziren Iruñerritik etorritakoak ere. Publikoarendako kontzertu entretenigarria izan zen.