San Ferminetan murgiltzeko ipuinak

Guaixe 2010eko ekainaren 21a

Dagoeneko, San Ferminak hasteko irrikan daude asko. Uztailaren 6ra arte ezin etsi, urtearen hasieratik eskailera ospatzen hasten dira batzuk. Beste bide bat aukeratu du Alfredo Alvaro Igoa etxarriarrak: irudimena baliatuta, hilabete lehenago bere burua San Ferminetan kokatu du. San Ferminetako Kontakizun Laburren Nazioarteko II. Sariketak eman dio horretarako aukera. San Ferminak ezagutarazi eta zabaltzearen aldeko elkarteak (www.blogsanfermin.com bloga) eta Principe de Viana Bodegak antolatu dute aipatu lehiaketa. Aurtengoa bigarren edizioa da. Parte-hartzaileek 200 hitz zituzten festa berdingabeen berri emateko. SariakLiteratura lehiaketak agerian utzi du Iruñeko festen nazioarteko izaera. Salamancako Jose Ramon Alonso (El examen), Debako Aitor Gonzalez (Isiltasuna) eta Palentziako Mireya Zulaica (Más allá de la memoria) sailkatu dira lehen tokian. Alfredo Alvaro Igoaren Hau faena mikro-ipuina 6. postuan sailkatu da. Guaixeko erredaktoreak zezen plazan kokatu du bere burua; "inoiz egon ez naizen lekuan" onartu du, baina hala ere primeran deskribatu du bertako giroa. Antolatzaileek hamar finalisten lanak jasotzen duen liburua publikatu dute; tartean dago etxarriarrarena.www.blogsanfermin.comBertan irakurri daitezke saritutako ipuinak.