Kanpinak lehen mailako izendapena eskuratu du

Guaixe 2010eko ekainaren 23a

Etxarri Aranazko kanpina lehen mailakoa da. Izendapena jaso berri du. Nafarroan dagoen mailarik altuena da lehengoa, hain zuzen ere Etxarrin eskainiko dena.Kanpineko kudeatzaile Floren Vicente Imazek jakinarazi digunez, inbertsioen plana %95ean egina dago. "Gaur egun padel pista bat egiten ari gara, heldu den hilerako erabilgarri egotea espero duguna". Vicentek azaldu digunez inbertsio plana egiterakoan lehen mailako kanpinerako ezarritako baldintzen gainetik egon nahi izan dute. "Hala, karabanendako partzelak handiagoak dira, 85 m2koak".Partzelen birbanaketa, komun gehiago jartzea, bideak hobetu, kirol azpiegiturak eta eraikin nagusiko igogailua dira inbertsio  planean jaso direnak. Inbertsio plan horretatik kanpo gelditu da iaz taberna-jatetxea handitzeko egindako lanak. Sasoiaz galdetuta, Vicentek esan digu "aurreikuspenak iaz baino hobeak dira, baina krisi urtea da". Hilaren bostean igerilekua zabaldu zutenetik aste honetan lehen eguzki egunak izan direla gogora ekarri du Vicentek. Flandriatik etorritako karabana talde multzo batek lagundu diela azaldu du. DatuakGaur egun Etxarri Aranazko kanpinak harrera, igerilekua, taberna-jatetxea eta denda ditu. Horrekin batera, 40 pertsonarendako lekua duen aterpetxea, zazpi bungalow (14 pertsonarendako), bost mobil home (36 pertsonarendako), karabanendako 86 partzela (354 pertsonendako) eta jendeak ekarritako mobil homendako 35 partzela daude.