Sanferminetako Binakakoa gaur abiatuko da

Guaixe 2010eko uztailaren 7a

Gaur gauean abiatuko da Sanferminetako Binakako Torneoa, gaueko hamarrak eta laurdenetan abiatuko den jaialdiaren barruan. A multzoko lehia izango da: Sebastian Gonzalezekin osatuko du bikoa Aitor Zubieta etxarriarrak, Pablo Berasaluze eta Aritz Beginoren kontra egiteko. Iazko ferian garaileak izan ziren Berasaluze eta Begino, eta Asegarceren udako ferietako bikote izarra izan ziren. Bere aldetik, lau t´erdiko txapeldun Gonzalezek eta binakako txapeldun Zubietak bere maila erakutsi nahi izango dute. Lehia ikusgarria espero da, ETB1ek eskainiko du zuzenean, eta ea Etxarri Aranazkoak eta Iparraldekoak aurrera egiten duten.Galtzaileek ostiral gauean Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz izanen dituzte arerio, eta irabazleek igande arratsaldean jokatuko dute, Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruizen kontra.