Aldapasoroko kale eta sareak 2012an berrituko dira

Guaixe 2010eko uztailaren 6a

Nafarroako Gobernuak astelehenean egindako bilkuran onartu zuen Toki Inbertsioen Plan Berezia. 2011 eta 2012 urteak hartzen dituen plan horretara 9 milioi euro bideratu ditu gobernuak. Diru horren zati bat hartuko duten erakundeen artean dago Etxarri Aranazko Udala. Aldapasoro auzoko sareak eta zoladura berrituko ditu udalak jasoko dituen 403.245,73 euroekin. Lanak 2012rako aurreikusi dira. Lan horren proiektua egiteko Etxarri Aranazko Udalaren aurrekontuan 14.000 euro aurreikusi dira. Aurrekontuetan ere 1.500 euroko diru-saila aurreikusi da, Dorremonean eustorma eraikitzeko.