Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hodei Ijurko Iroz A Lamako espetxean (Galiza) bisitatu eta gero, bueltan zetozen haren hiru lagunek auto istripua izan zuten. Egoera txarrean zegoen landa eremuko errepide batean zaldi bat atera zitzaien eta ezin izan zuten saihestu. Preso etxarriarraren lagunek ez zuten minik hartu, baina taxian bueltatu behar izan zuten etxera. Etxerat erakundeak salatu duenez, "aurten zortzi dira euskal preso politikoen senide eta lagunek pairatu dituzten istripuak. 16 dira espetxeren batetara bidean hildakoak". Etxeratek sakabanaketa "mendeku eta xantaia" tresnatzat jo ditu eta harekin berehala bukatzea exijitu du. Bestalde, presoen eskubideen defentsan aurreko ostiralean 35 pertsona kontzentratu ziren Arbizun eta 45 Etxarri Aranatzen.