Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txapeldunak: Barberena-Nazabal: 23:04Txapeldunordeak: Mindegia-Lopez: 24:16Hirugarrenak: Larretxea-Senosiain: 27:31Bero sapa izugarriari egin behar izan zioten aurre Nafarroako maila nagusiko Binakako Aizkolari Txapelketan aritu ziren hiru bikoek: Nazabal-Barberena, Larretxea-Senosiain eta Lopez-Mindegia. Sei kana-erdiko eta sei 60 ontzako erdibitu behar izan zituzten, eta hasieran hiru bikoak nahiko pareko aritu ziren. Lan erdietan Lopez-Mindegia zeuden aurretik, baina euren ekinean aurrera egin zuten Floren Nazabal etxarriarrak eta Barberenak, eta bigarren zatian nagusi izan ziren, lan guztiak lehenak despedituz (23:04). Minutu bat eta 12 segundoko aldea atera zioten iazko garaile Mindegia eta Lopez bikoteari. Larretxeak eta Senosiainek ez zuten bere maila eman eta lau minutu pasa behar izan zituzten lanak despeditzeko. Horrela, Nafarroako Binakako txapela janztea lortu zuen Nazabalek, izugarri poztuko zuena, binakakoetan ez baita horren buruz burukoan bezain fin ibiltzen. Gainera, Barberenaren azken parte-hartzea izan zen, erretiratzen baita, eta ederra izan zen txapelarekin agur esatea.