Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txapeldunak: Joanes Satrustegi (Arbizu) eta Alain Ansotegi (Etxarri Aranatz): 6:47.47Bigarrenak: Koldo Murgiondo (Etxarri Aranatz) eta Iraitz Berastegi (Lakuntza): 8:04.88Hirugarrenak: Oier Kañamares eta Imanol Kañamares (Berriozar): 8:08.66Sanferminetako herri kirol programazioaren barruan, ostiralean Nafarroako Kadete Mailako Trontza Txapelketa jokatu zen. Lau biko aritzekoak ziren baina azkenean hiru lehiatu ziren, horietako bi Etxarri Aranazko Andra Mari taldeko Joanes Satrustegi-Alain Ansotegi eta Koldo Murgiondo-Iraitz Berastegi. Oier Kañamares-Imanol Kañamares berriozartarrak izan zituzten aurkari. Etzanda jarritako 100 cm-ko enborrari 10 epai edo korte egin behar izan zizkioten, eta Joanes Satrustegi arbizuarra eta Alain Ansotegi etxarriarra izan ziren txapeldunak, diferentzia handiz, minutu pasako aldea atera baitzieten bere taldekide Koldo Murgiondo etxarriarrari eta Iraitz Berastegi unanuarrari. Kañamares anaiak hirugarrenak izan ziren. Zorionak, bada, sakandarrei.