1.200 ardo botilak Aritz Lasa eta Zubietarendako

Guaixe 2010eko uztailaren 13a

Astearte gauean Marco Real Familiako Erreserba ardoaren desafioa jokatu zen Labriten. Aipatu upategiko erreserbako 1.200 ardo botila zeuden jokoan, pilotariek izugarri maite duten desafioa. Aspek Aritz Lasa eta Aitor Zubieta etxarriarra aukeratu zituen desafioa jokatzeko, eta Asegarcek, aldiz, Berasaluze VIII.a eta Apraiz. Partida oso gogorra eta lehiatua izan zen, eta pilotazaleek izugarri gozatu zuten. Maila ona eman zuten lau pilotariek, eta horren erakusle, 21era berdindu zuten. Jakina, etxarriarra bikain aritu zen atzeko koadroetan. Azken tantoa Aritz Lasa eta Aitor Zubietaren aldekoa izan zen, Berasaluzeren gantxoa txapara joan baitzen, eta, hortaz, bikoak eskuratu ditu ardo botila preziatuak. Marco Real upategietan egingo den ekitaldian jasoko dituzte botilak Aspekoek, eta pilotari, arduradun eta langileen artean banatuko dira.