Aitor Oiarbidek 163 kilokoa hirutan jaso zuen

Guaixe 2010eko uztailaren 14a

Aitor Oiarbide harri jasotzaile etxarriarra sanferminetako herri kirol jaialdian aritu zen asteartean. Sakanako Harri Jasotze eskolan aritzen da 17 urte dituen etxarriarra, Mikel Lasarte monitorearekin, eta bide polita egiten ari da. Lehenik eta behin 90 kiloko zilindrikoari 10 altxaldi egin zizkion, segidan 140 kiloko errektangularra bi alditan jasotzeko. Ondoren, 163 kiloko harria jasotzen ahalegindu zen, bere marka egiteko asmoz. Guztira hiru jasoaldi eman zizkion 5 minutuko tanda bakarrean, bere marka eginez. Saioaren bideoa www.deporterural.net blogean edo youtuben ikusi daiteke.