Emakumeak eta baserritarrak

Guaixe 2010eko uztailaren 21a

EHNE-Nafarroa sindikatuko berdintasun arloak antolatuta Emakume Baserritarren Begiradak argazki erakusketa zabalduko du bihar, produktuen dastaketa batekin batera (19:00etan). Abeltzaintza eta nekazaritzako profesionalak diren emakumeen 60 irudi biltzen ditu erakusketak. Bi helburu ditu erakusketa horrek. Batetik, emakume nekazari eta abeltzain profesionalak baserrietan eta soroetan bertan ikustaraztea. Bestetik, aurreko emakume baserritarren belaunaldiak omendu nahi ditu. Izan ere, generoa zela eta egokitutako rola zela eta, ez zuten inongo errekonozimendu profesionala jaso. Gainera, etxeko guztiak zaintzearen lanetan buru belarri aritu ziren, inolako laguntza eta babesa sozialik gabe. Egoera hori hobetu bada ere, EHNEk gogorarazi du oraindik zainketa lan gehienak emakumeen gain uzten dituela gizarteak. EHNE sindikatuak aldarrikatzen du oso beharrezkoa dela lan eta familia mundua bateratzeko administrazioak kalitatezko zerbitzu gehiago eskaintzea (haurtzaindegiak, eguneko zentroak, astean zehar, asteburuetan eta jai egunetan etxez-etxeko asistentzia zerbitzuak). Gainera, gizonek etxeko lanetan modu eraginkorragoan parte hartu beharraz jabetzea funtsezkoa dela nabarmendu EHNEk.OrdutegiaOsteguna eta ostirala 18:30etik 20:30era. Larunbata eta igandean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Kultur Etxean.