Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligak aurrera darrai. Jakina denez, Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketan lehen bost postutan sailkatutako aizkolariek jokatzen dute txapeldunen liga: Floren Nazabalek, Anjel Arrospidek, Donato Larretxeak, Juan Jose Lopez Azpilikuetak eta Jose Mari Olasagastik. Denak denen kontra aritu beharko dira eta onena izango da garaile. Bada, Floren Nazabalek Anjel Arrospide izango du arerio abuztuaren 9an, astelehenarekin, eguerdian Sodupen jokatuko den jaialdian. Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako finalaren errebantxa izango da, baina orduan bezala honakoan ere etxarriarra da faborito. Sailkapenari dagokionez Nazabalek, Larretxeak eta Arrospidek bina puntu dituzte eta Lopez Azpilikuetak eta Olasagastik bana.