Herritarren lana zuzenean jarraitzeko aukera

Guaixe 2010eko uztailaren 30a

Etxarriko jaialdia, igandean 19:00etanAizkora apustuak: Juanjo Lopez-Juanjo Erdozia / Donato Larretxea-Goizeder Beltza.Arkaitz Jauregi-Angel Eraso / Oihan Larretxea- Aritz Goñi.Harrijasotzailea: Aitor Oiarbide.Etxarri Aranazko festen barruan, herri kirol jaialdi polita antolatu dute igandean, abuztuaren 1ean, 19:00etatik aurrera herriko plazan. Etxarri Aranazko udalak antolatu du ekitaldia, Insalusen laguntzarekin. Lehenik eta behin aizkora apustuen txanda izanen da. Alde batetik Juanjo Erdozia etxarriarrak Juanjo Lopez Azpilikueta lezaundarrarekin osatuko du bikoa, eta bestetik Goizeder Beltza etxarriarraren bikoa Donato Larretxea izango da. Lehia estu eta polita aurreikusten da. Eta bigarren apustuan, Arkaitz Jauregik eta Angel Erasok Oihan Larretxea eta Aritz Goñi etxarriarra izanen dituzte aurkari. Eta tartean Aitor Oiarbide harri jasotzaile etxarriarrak harri jasotze erakustaldia eginen du. Herriko kirolarien lana gertutik jarraitzeko aukera emanen du jaialdiak eta ziur etxarriarren ikusmina pizten duela. Herritarrendako sarritan politagoak dira herritarren arteko lehiak izar handikoenak baino, eta horretarako aukera aparta dago Etxarrin.