Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur gaueko protagonistak Etxarriko gazteak izanen dira. Haiei zuzendutako makina bat jarduera duen egitaraua prest baitago. Adina kontuan izanda bi egitarau propio prestatu dira. Batetik, hamar urtetik gorakoendako, Danbolintxuloko igerilekuan eta plazan eginen dena. Bestetik, 14 urtetik gorakoendako jarduerak izanen dira, guztiak ere igerilekuan. Azken horiena ur festa goxoa izanen da. Jarduera horiek guztiak Gozamenez programaren barruan antolatu dituzte, Gizarte Zerbitzuko Drogen Menpekotasun Prebentzio Zerbitzuak eta Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak. Gozamenez programak gazteei sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria erakutsi nahi die. Egitaraua10 urtetik gorakoendako18:30ean Zirkolatzen: malabareak, oreka ariketak... Oreka Zirko Eskola. Igerilekuan. 21:30ean Plazan. Zinema kalean: Goazen! 14 urtetik gorakoendako Gazte gaua igerilekuetan. 20:30ean Gaueko ipuin gozoak.21:30ean Uretara! Izarren azpian, jolasak, ura...22:30ean Afaria. Bokata eta edaria: 3€. 23:30etik 01:30era masaje tailerra.www.gozamenez.com Programari buruz gehiago jakiteko.