Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festak direla eta, Karrikestu Elkarteko Kultura Batzordeak "Etxarriko hitz eta esamolde batzuk, bertakoak, erabiltzen direnak eta galtzear daudenak, hartu eta euskarri ezberdinetan plazara" aterako ditu. Karrikestu elkarteko kideen ustez zabalduko dituzten hitz eta esamolde horiek etxarrieraren "berezitasunak" dituzte, "gure-gureak direnak eta oharkabean esaten ditugunak, edota oharkabean galtzear daudenak. Berezitasun horiek herri sormen lana jartzen dute agerian, hizkuntza bizi eta dinamikoaren adierazle dira". Etxarriarrek hitzekin jolasteko ohituratik datorren sormen lana ikusi dute hitz eta esapide horien atzean. Hain zuzen ere, Karrikestu elkarteko kideek "euskararekin jolasteko ohitura sano eta umore oneko hori bultzatu" nahi dute festetan. EuskarriakKomiki bat (Joseba Andonik gidoia eta Napalek marrazkiak), pegatinak, kartelak, hiztegi txiki bat eta kamiseta bat sortu dituzte. Karrikestu elkarteko kideek igandean, 20:00etan, eta astelehenean, 13:00etan, plazan kamixetak saldu eta komikiak banatuko dituzte.