Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte hasiera beste herri batzuetan baino arinagoa da Etxarri Aranatzen. Izan ere, hilaren hirugarren asteak Kultur Astea dakar berarekin. Asteazkenean emanen diote hasiera 2010eko Kultur Asteari. Datorren igandera arte kultur aukera ugari dituzte herritarrek. Pintura, musika eta umoreaKultur Asteak aste erdian emanen ditu lehen urratsak. Asteazkenean, 18:00etan, Josune Iribarre Esainen pintura erakusketa irekiko dute, margolariarekin batera. Herri kirola eta paisajea Nafarroan izenarekin, irudi lasai eta ederrak dakartza, akriliko, oleo eta teknika mistoan eginak. Asteburura begira motorrak berotzeko prest etorriko da Demode Quartet taldea. Iker Huitzi, Joli Pasculena, Mikel de la Fuente eta Mikel Espinal laukoteak umorez beteriko kontzertua ekarriko du. Nortasun hasiko abeslariak a capella nahiz piano, gitarra, biola edo perkusioaren laguntzarekin eginen dute kantu. Barre egiteko eta musika ona entzuteko aukera ederra. Asteburuan Etxarriko herria Kultur Astean murgilduko da bete-betean. Datorren astean iragarriko ditugu ekitaldiak. EgitarauaJosune Iribarrenen pintura erakusketaIrailaren 15etik 19ra, asteazkenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean.Demodé Quartet taldearen kontzertuaIrailaren 16an, ostegunean, 20:00etan, kultur etxean. Sarrera: 6 euro.Mártires de la esperanza liburuaren aurkezpenaIrailaren 17an, ostiralean, 20:00etan, kultur etxean.Yulen uhartea antzerkiaIrailaren 18an, larunbatean, 17:30ean, kultur etxean. Sarrera: 3 euro.Etorkizuna dantza eskola eta Etxarriko AbesbatzaIrailaren 19an, igandean, 18:30ean, herriko plazan.Kultura Sailaren oharraNafarroako Antzoki Sarearen barruan antolatutako emanaldietan sarrera kobratuko da, 6 euro helduen emanaldiak eta 3 haurrendako emanaldiak. Kultur Asteko bi emanaldietarako sarrerak hartzen dituenak, %10eko deskontua izanen du.