Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Larrañeta eta Hartzabal elkarteek mikologia ikastaroa antolatu dute. Hiru eguneko iraupena izanen du ikastaroak, hilaren 25ean hasi eta urriaren 9ra, larunbatetan, 9:00etatik 11:00etara. Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko ditu. Joserra Beloki etxarriarra izanen da irakaslea. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da. Interesatuek 655 708 915 telefonoan eman dezakete izena.