Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean, ez-ohiko bilkuran, exijitu zuen Joxe eta beste atxilotuak askatzea. Horrekin batera, atxilotuei isolamendua kentzeko exijitu du udalak, "tortura ekar baitezake". Udalak "gatazka politikoaren irtenbide bezala errepresioa erabiltzea" arbuiatu du. Eta gobernuari "konponbiderako jarrera zintzoa erakusteko" eskatu zion. Atxiloketa garaian Joxeren senideei, batez ere Juan Cruz eta Mikeli, emandako tratua arbuiatu du udalak. Aldi berean, "familia osoari gure elkartasuna" adierazi dio udalak.Horrekin batera, Etxarri Aranazko Udalak atxiloketa salatzeko manifestazioa deitu du. Irailaren 25ean izanen da eta Joxe askatu, errepresioa ez da bidea leloa izanen du manifestazioak.