Kultura eztanda Etxarrin

Guaixe 2010eko irailaren 17a

Asteazkenean eman zituen lehen urratsak Etxarri Aranazko Kultur Asteak. Bi egunetan muturra berotzeko aukera izan dute etxarriarrek. Asteazkenean, ateak ireki zituen pintura erakusketak. Atzo, berriz, musika saio atsegin eta dibertigarria eskaini zuen Demodé Quartet taldeak. Asteburuan Etxarri bete-betean sartuko da Kultur Astean. Gaurtik igandera arte, gazte eta helduendako ikuskizun ugari izanen dira.Historian atzeraMusikak historiari eginen dio lekua. Gaur, 20:00etan, Errepublika eta Gerra osteko gertaerak ekarriko dituzte gogora Juan Manuel Adan Gaitanek eta Francisco Arakamak. Adan Gaitan anaien Mártires de la Esperanza liburutik abiatuta Espainiako Gerra Zibilean murgilduko dira. Hitzaldia herriko kultur etxean izanen da.Haurrendako eskaintzaHerriko txikiek ere kulturaz gozatzeko zenbait aukera izanen dituzte. Bihar, 17:30ean, Jul neskatxaren istorioa dakarkigu Jarleku taldeak. Jul neskatxa gaztea uharte txiki batean bizi da aitarekin. Ama oso txikitan galdu zuen itsasoak irentsita. Itsasoaren beldur izan arren, egun batean hau zeharkatu eta istorio miragarriak biziko ditu. Abentura horiek ezagutuko ditugu Julen uhartea antzerkian. Herriko kultur etxean izanen da, larunbatean, 17:30ean. Sarrerak salgai daude 3 eurotan.Kultur Astea ixteko, datorren ostegunean, 17:30ean, Izaskun Mujika ipuin kontalaria etorriko da herriko liburutegira. Ihabartarrak Munduko ipuinak ekarriko ditu entzule guztion gozamenerako.Kultura kaleraIgande arratsaldean kultur etxetik kalera aterako da Kultur Astea. Herriko taldeak izanen dira protagonista: Etxarriko abesbatza eta Etorkizuna dantza eskola. Bi taldeek herriko eta Burundako txistulariak izanen dituzte lagun. 18:30etik aurrera, herritarrak plazara deituko dituzte kalejirarekin. Jarraian, euskal festa alaia eskainiko dute herriko plazan. ErakusketaJosune Iribarrenen pintura erakusketak mustu zuen kultura festa. Nafarroako artista gaztearen margolanetan, herri kirolak dira protagonista. Natura hila eta beste gaiak ere landu ditu. Zenbait teknika erabili ditu: akrilikoak, oleoak eta teknika mistoak. OrdutegiaIrailaren 19ra, igandera arte, 18:00etatik 20:00etara, Etxarri Aranazko kultur etxean.