Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean hasi zuen liga eta estreinatu zuen kategoria Etxarri Aranatzek, preferente maila hain zuzen. Antsoainen jokatu zen lehia, eta 4-2 galdu zuen Gazte Berriaken kontra. Hasieratik markagailua bere alde jartzera atera ziren Antsoaingoak, eta seigarren minuturako sartu zuten lehen gola. Etxarriko Pablok eta Ibaik berdintzea eta 1-2 aurreratzea lortu zuten, baina Iruñerrikoek berdindu eta beste bi gol gehiago sartu zituzten, 4-2 gailenduz. Sailkapen orokorrean Gazte Berriak da liderra, 3 punturekin. Etxarri 15.a da, punturik gabe. Hurrengo larunbatean Etxarrik etxean jokatuko du, San Donato futbol zelaian, puntu batekin 9.a den Gares taldearen kontra.