Zubietak Xalarekin osatuko du bikoa San Mateotarako

Guaixe 2010eko irailaren 17a

Asteburuan abiatuko da Logroñoko San Mateo pilota feria entzutetsua. Atzera ere Adarragak hartuko ditu partidak. Buruz buruko eta binakako txapelketak izango dira tartean. Aitor Zubieta atzelari etxarriarrak Xalarekin osatuko du bikoa. Ikusi beharko da aurtengo Binakako txapeldunek San Mateotako txapelak janzteko gai diren. Gainontzeko bikoak Irujo-Pascual, Saralegi-Begino, Titin-Barriola, BerasaluzeVIII.a-Apraiz eta Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz dira. Pilotariak hiruna taldeko bi multzotan ariko dira lehian, eta onenek egingo dute aurrera.Lehendabiziko partida igandean jokatuko dute, 17:00etan hasiko den jaialdiaren barruan, ETB1ek zuzenean eskainiko duena. Saralegi eta Begino izanen dituzte aurkari.