Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo goizean atxilotu zuten Joxe Aldasoro Jauregi Guardia Zibilaren esku jarraitzen du, inkomunikatuta. Bost eguneko inkomunikazio aldia beteko balitz, epailearen aurretik larunbatean pasako litzateke etxarriarra. Atzokoan bere atxiloketa salatzeko Etxarri Aranatzen informazio batzarra eta manifestazioa egin ziren. Azken horretan 300 bat pertsonak parte hartu zuten. Informazio batzarrak atxiloketak irauten duen bitartean eginen dira. Bestalde, desordena publikoak leporatuta atxilotu zuten Juan Cruz Aldasoro Jauregi atzo iluntzerako aske zegoen. Bestalde, gaur hainbat etxarriarrek Parisko bidea hartuko dute, bihar han epaitzekoak baitira Oihan Barandalla herritarra.