Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearteko polizia operazioan atxilotutako bederatzi pertsonak Guardia Zibilaren eskutan dauden bitartean jaso dezaketen tratuarekin oso kezkatuta daude haien senideak. Kezka horren berri Arartekoari jakinaraztea joan ziren atzokoan senide batzuk eta Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kideak. Javier Eneriz arartekoak ez zituen senideak hartu, haren aholkulari batek baizik. Hark jakinarazi zien atxilotutakoak Nafarroako administrazioaren esku ez daudenez, euren egoera ez dela Nafarroako arartekoaren eskumena. Bai atxilotuen senideek baita TAT-k ere arartekoari eskatu zioten Estatu espainolak tortura saihesteko duen mekanismoa martxan jartzeko.Parisen Atzokoan Parisen Oihan Barandalla epaitu zuten. Epaiketara joateko autobusa abiatu zen Euskal Herritik eta hainbat etxarriar joan ziren.