Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Logroñoko San Mateotako Binakako Torneoko lehen partida galdu eta gero - 16-22 irabazi zieten Saralegik eta Beginok - , txapelketan aurrera egiteko irabazi beharrean dira Lekuinekoa eta Etxarri Aranazkoa. Gaur arerio gogorrak izanen dituzte, txapelketan estreinatuko diren Juan Martinez de Irujo eta Iñigo Pascual. Aitor Zubietaren eskuin eskua nola egongo den zalantza dago pilotazaleen artean, igandeko partidan kailuarekin arazoak izan baitzituen. Nolanahi ere, partida iusgarria espero da eta espero dezagun Xala eta Zubieta txapeldunek euren maila berreskuratzea. Jaialdia arratsaldeko zazpiak eta laurdenetan hasiko da Adarragan, eta binakakoa baino lehen, lehendabiziko partidan, Mendizabal eta Izaren kontra ariko dira Alberto Ongay satrustegiarra eta Arruti. Partida ETB1ek eskainiko du gaueko 10:30etik aurrera.